XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egun Kalifornia izenarekin ezagutzen dugun lurraldea historia ofizialean sartzea
Ez da harritzekoa beraz Kalifornia eta inguruko estatuetako toponimoetako asko eta asko espainolez egotea.
Horietarik frango erlijioarekin lotutako izenak dira, Espainiako koroaren babespean bertara etorritako misiolari eta esploratzaileek ezarriak.
Bistan da egungo Kaliforniako hiri inportanteenek izen espainola daramatela, Sacramento hiriburutik hasi eta tartean, herri batzuk aipatzearren, Los Angeles bera, Palo Alto, Santa Barbara, San Jose, Fresno, San Diego, Modesto, Madera, San Bernardino, San Francisco eta abar.
Hori bai, azentu angloamerikarrak desitxuratuta, hala nola San Bruno herria San Bruno idazten dute baina
Bestelako nahasketak ere ikus daitezke, Mission Viejo edo La Puente herrien izenak kasu.
Aise egiten da Orlandotik Los Angeleserako bidaia, batez ere kontutan hartzen badugu hiru ordu irabazten dizkiogula egunari, Floridan hamabiak direnean Los Angelesen bederatziak baitira.
Denbora nahikoa hegazkinean filme bat ikusi, bazkari moduko bat egin eta, ahal duenak, lo-kuluxkatxoari ekiteko.
Los Angelesen, bertako aireporturik handienean egokitu zaigu lurra hartzea.
Nazioarteko hau ez baita Los Angeles aldeko aireportu bakarra.